XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonari itendio
Yinkoak laguntzen,
egunez iguzkia
zeruan edertzen;
ona ta gaixtoari
berdin du argitzen
eta illundu orduko
izarrak agertzen.

Zeruko egaztiñak
bere kafietara,
illuntzen asten delay
gaba pasatzera.

Gizonak ere biardu
bildu bere etxera,
ondar lanak egin ta
biarden tenorera.

Eguneroko ogia
lurrak ematen du:
ari zaizte lanian
erein eta bildu.

Aziaren gibeletik
ugariak eldu
ta egunaren ondotik
gaur ere illundu.